facebook instagram youtube
  • Baserritar Bilgunearen sorrera

    Baserritarren Bilgunea sindikatu agroekologikoa sortu berri dute ahots propioa izan eta eztabaidak bideratzeko eta, sektore gisa, posizio kolektibotik, proposamen ausartak egin eta instituzioekin zuzenean hitz egiteko ordezkaritza izateko, bitartekaririk gabe. Mugimendu sozialetan eta, orohar, jendarteari zuzenean baserritarren ahots kolektiboa helarazteko. Baserrigintzatik abiatuta, agroekologiaren garrantzia eta eredu sozioekonomiko iraunkorrerako oinarriak plazaratzeko. Baserriaren defentsarako tresna izateko jaio da, kalean jardutean eraginkortasuna eta dinamismoa lortzeko.

    Azaroak 1ean egin zuten Baserritar Bilgunearen jendarte aurkezpena, prentsaurrekoarekin hasi eta Donostian kale ibilbide bat osatuz festa eta aldarrikapen giroan.

    Sortzaileen iritziz, gure baserriek etorkizuna izango badute, espazio hau behar-beharrezkoa dute. Are gehiago, uste dute, haien xumean, agroekologiak markatzen duen iparra jarraituta, Besarritarren Bilguneak badituela ilusioa pizteko osagaiak.

    Josebe Blanco artzain eta Argiako kolaboratzailea Baserritar Bilgunearen eratze batzarrean izan zen, eta sindikatuaren premiari buruzko bere hausnarketak idatzi zituen Ekaitzaren erdian artikuluan. Honako bideoan aldiz Baserritar Bilguneak bere burua aurkezten du: