Oiartzun Burujabe egitasmoak, eguneroko arlo ezberdinetan, herri burujabetzarako pausuak ematea du helburu eta hau gauzatzeko, herritarren eta eragileen parte hartzea ezinbestekoa da. Hori dela eta, Oiartzun Burujabeko Herritar Sarea osatzeko bilduko gara datorren urriaren 18an, goizeko 10:45etan hasita, pleno aretoan, guztion artean Oiartzun Burujabeago bat ehuntzeko asmoarekin.
Oiartzun Burujabe herri proiektu bat da, tokiko soziekonomiaren sektore estrategikoen planifikazio komunitarioa bilatzen duena, elkarri lagunduz eta elkar babestuz. Egitasmo honen bitartez herritarrek, elkarteek eta instituzioek indarrak batzea bilatzen da, kanpoko eragile eta instituzioekiko menpekotasuna murriztea, guk geuk pentsatu eta erabakitako proiektuak martxan jartzea.
5 arlo edo sektore estrategikotan hasi gara lanean (elikadura, zaintza, energia, euskara eta kulturartekotasuna, energia eta kultura) eta bilera-mahai horietan eragileek eta Udaleko ordezkariek parte hartzen dugu. Mahai bakoitzak aldez aurretik herritarrekin egindako batzar irekietan adostutako proiektuak lantzen ditu, horiek Aurrera eramateko Udalak baliabideak jartzen ditu, baina herritarren ekarpena ezinbestekoa da.


Hitzordura bertaratzeko gonbita lutzatzen dizuegu. Gorde ongi data eta zatoz!! Bakotxak urraturik beria, denon artin guria!