facebook instagram youtube
  • Urari buruzko solasaldia

    Datorren asteartean saio interesgarria izango dugu hiru Laborezainen eskutik. Osasunaz ari garela ezin diogu izkin egin edaten dugun uraren kalitateari. Izan ere, gure gorputzaren %70etik gora ura da.

    Gaur egungo ura ez da lehen ezagutzen genuen ura, ingurumenaren kutsadurak eta edangarria izan dadin gehitzen dizkioten produktuek herdoildutako ura baita, edangarria izatea ez da gauza osasungarria izatearen sinonimoa. Iturriko ur arruntak kaltegarri diren osagai kutsakorrak izan ditzake: fungizidak, botiken arrastoak edo eta hormonak.

    Edateko ur garbiak zure ongizatea hobetu dezake:

    • Urak funtzio korporal eta kognitibo arrunta mantentzen laguntzen du.
    • Gorputz tenperaturaren erregulazioa errazten du.
    • Edaten duzun urak oinarrizko proteinak, bitaminak eta mineralak zure gorputzean zehar banatzen laguntzen du, zure zelula, ehun eta organoek egoki funtziona dezaten.
    • Ura maiz edateak deshidratazioa saihesten du.
    • Ura larruazalaren hidrataziorako lagungarria da, leunagoa eta malguagoa bilakatuz.

    Saioa bi ataletan banatuko dugu, lehenik uraren inguruan kontutan izan beharreko gako orokorrak azalduko ditugu eta bigarren zatian, gurean izango ditugun bazkideek haien esperientzia eta etxean erabiltzen dituzten filtroen inguruko informazioa emango digute. Amaitzeko ur desberdinak dastatu ahal izango ditugu.

    Juan Luis Zuloaga eta Malen Prietok eSpring filtroaren inguruan hitz egingo digute. Urak transmititzen dituen birus eta bakteria patogenoen %99,99a deusezteaz gain, uraren sareetatan egon daitezkeen elementu kantzerigenoak modu eraginkorrean murrizten ditu: beruna, merkurioa, amiantoa, kloroa eta kloramina, sedimentu, zikinkeria eta kaltzifikazioak, radona, pestizidak, binil kloruroa, polioa, rotabirusa, LR mikrozistina, parasitoak eta disruptore endokrinoak. Gainera eSpring filtorak ez ditu osasunarentzat onuragarriak diren kaltzioa, magnesioa eta fluorra deusezten.

    Ana Alvarez berriz, Kangen urari buruz mintzatuko zaigu. Bera kinesiologoa eta duela 30 urtetatik kiromasajista da. Alberto Martí Boch onkologoarekin hainbat mintegitan egondakoa da, eta harekin ikasi zuen zeinen garrantzitsua den gure organismoaren azidotasuna eta alkalinotasuna. Kangen ura kontsultan ematen hasi zen, bere pazienteei beren patologiekin laguntzeko, eta emaitzekin harrituta geratu zen ura edanez edo zeukatenaren arabera aplikatuz lortzen zuten onura ikusita. Urteak dira Kangen ura funtsezko elementua dela Japoniako eta Koreako osasungintzan. Ospitaleetan ematen da, eta dagozkien Osasun Ministerioek ofizialki ere gomendatzen dute. Ur honek dituen onuretako batzuk honakoak dira: erradikal libreak neutralizatzen ditu, alkalinotasuna birbideratzen du, elikadura zelularra hobetzen du, hidratazioa areagotu eta toxinak kanporatzen ditu, handitu egiten da gorputzeko oxigeno egonkorraren kantitatea eta bizitasun eta energia gehiago dakarzkigu.

    Modu bikainean, ur ionizatu alkalinoak gure azido-base balantzea orekatzen du, eta osasunerako oinarri egokienak eta jasangarrienak sortzen ditu.

    Gaiaren inguruan izan ditzakezuen galdera, kezka edo gogoetak partekatzeko espazioa sortu nahi dugu, elkarrekin uraren inguruan hitz egin dezagun. Saioa gazteleraz izango dela jakinarazten dizuegu, Anak ez baitaki euskaraz. Interesgarria izango da beraz, baliatu aukera!!

    Gorde data eta zatoz!!