Inoizko produktu gehien banatuko dugu aurtengo Eskutik Eskuran!
Zazpi lurraldeetan egin du gora eskariak, osotara 145.500 litro olio eta 30.700 lote baino gehiago eskatu dira jasotako 10.700 eskaeretan. Iazko kanpainarekin alderatuz orotara 974 eskaerako igoera eman da, eta produktuei dagokienez, 17.530 litro oliba-olio birjina estra eta 4.655 lote gehiago banatu dituzte aurten.
Kanpainan zehar eskatutako produktuak Aste Santuaren ondoren hasi eta maiatzaren bukaera bitartean helduko dira Euskal Herriko txoko guztietara. Laboren banaketa pasa den astean egin genuen Xabier Iragorriren gidaritzapean auzolanean aritu ziren koadrilari esker, milesker Toki, Makatxa, … Laboretik 36 mila euro inguruko eskaerak bideratu ditugu. Milesker bihotzez kanpainan parte hartu duzuen guztioi elikadura burujabetzaren eta euskararen alde egiteagatik!!
