facebook instagram youtube
  • Haziak liburuaren aurkezpen interesgarria

    Joan den astean Miguel Arribas-Kelo izan genuen gurean Marc Badalekin batera idatzi duen Haziak liburuaren inguruko aurkezpena egiten.

    Bertaratu ginenok interes handiz jarraitu genituen Keloren azalpenak. Egun mundu mailan haziak lau multinazional handien esku daude eta haien jardunaren ondorioz munduko bioaniztasunaren %80a desagertu egin da. Ukraniako gerra tarteko, Europar Batasunak Errusiari ezarritako blokeotik kanpo utzi dituzte ongarriak. Bayer farmazeutika handiak Monsanto hazi transgenikoen ekoizle handia erosi zuen. Ez al dira adierazgarriak horrelako berriak? Izan ere, hazia kontrolatzen duenak elikadura kontrolatzen du eta elikadura kontrolatzen duenak herria kontrolatzen du.

    Aleka Euskal Hazien Bankua gure barietate propioak eta hemengo klima eta baldintzetara egokitutzen direnak berreskuratzeko lanean ari da (Aretxabaleta tomatea) eta baita kanpoko barietateak ekologikoki ekoizten ere. Astigarragan ere herritar batzuen ekimenez bertako ilar txikia berreskuratu dutela kontatu zigun beraz, han hemenka badaude esperantzarako argi izpiak.

    Hazien ekoizpen prozesuak bi urteko iraupena duela kontatu zigun eta etxean gure hazi propioak sortzeko kontutan izan beharrekoak eta hainbat trikimailu azaldu zizkigun. Libururako Dani Blancok egindako argazki ederrak preziatzeko aukera ere izan genuen. Aurkezpena talde txikian egin zuenez, oso saio parte hartzailea izan zen.

    Milesker bertaratu zinetenoi eta, nola ez, Kelori gurera etortzeko tarte bat hartu eta euskaldun berria izanagatik aurkezpena osoki euskaraz egiteagatik!!