facebook instagram youtube
  • Bizi baratzea orria

    Pedagogia egiteko oso lagungarriak zaizkigu Bizi Baratzeako edukiak, sarritan zuekin partekatu izan ditugu baina hemendik aurrera paperean ere eskuratzeko aukera izango duzue. Izan ere, ARGIAk abiatu berri du BIZI BARATZEA ORRIA aldizkaria. Lurraren jakintzarekin eta honen inguruan landu izan den kulturarekin eguneroko bizitza ahalik gozagarrien izan dakigun, eta etorkizunera begira Lur bizigarriago bat ereiteko pozez.

    Urtaro bakoitzean kaleratuko den BIZI BARATZEA ORRIA aldizkari honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu. Formato oso berezia du. Tolestutako orri handi bat da eta zabaldu ahala poster handi bat agertuko zaigu barnean. Batetik, urtaro bakoitzean landareak lantzeko jakintza praktikoa emango du. Bestetik, Lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak jorratuko ditu, ilustrazio eta infografiez osatuta. Gainera, urtaro bakoitzak poster handi bat izango du, oraingo honetan Polinizazioari buruzkoa da.

    Laboren dagoeneko eskuragarri duzue. Baliatu aukera!!