facebook instagram youtube
  • “Justicia Alimentaria”

    Justicia alimentaria gobernuz kanpoko erakunde independiente bat da, zeinak egungo sistema agroalimentario aldatu nahi duen. Sistema honek osasun, ingurumen eta ekonomia arazo ugari sortzen dituela ikusten ari baikara.

    Labur esanda, elikagai-subiranotasuna bermatu nahi du.

    Katalunian sortutako ekimena bada ere, penintsulatik azkar zabaldu zen. Hego Euskal Herrian ere delegazioa badu.

    Hainbat kanpaina burutu dituzte, gai anitzak jorratuz: pestizidak, nutriscorea, plastikoz kutsatutako jakiak, onarrizko jakiei prezio tope bat jartzearen alde, enpresen greenwashing-a salatuz…

    Baina ez hori bakarrik, lehenengo sektorean lan egiten duten pertsonen eskubideak eta lan-baldintza duinak bermatu nahi ditu.

    Hala nola, hezkuntza elkarte bat ere badute, zeinaren bidez elikadura eta kontsumo sistemaren inguruan ikasle, irakasle eta gurasoen arteko eztabaidak sustatu nahi dituzten. Bai eskolan bertan, eta baita eskolatik at ere.

    Kontsumo ohiturak eta osasunaren inguruan ikertzea, makroenpresek ekonomia, gosetean eta ingurumenean daukaten eragina aztertzea, edota hauek bilatzen dituzten zirrikitu legalak salatzea ere daukate helburu. 

    Labur esanda, kontsumitzaileen segurtasuna eta burujabetasuna bermatzea. Eta esplotazio estensiboak, eta makroenpresek ekonomian, biztanleriaren la-baldintzetan eta ingurumenean daukaten eragina aztertzea.

    Hau esanda, haiei buruz gehiago jakin nahi izanez gero, haien web orrialdea bisitatzea aholkatzen dizuegu: Justicia Alimentaria • Organización No Gubernamental de Cooperación