Martxoaren hasieran Javier Beristain Laborezaina izango dugu gurean interesa duzuen guztioi ogia nola egin irakasteko. Javier jaiotzez Aranoarra da baina Lezon bizi da aspalditik, okinen semea eta bera ere ogibidez okina izana da nahiz eta gaur egun jubilatua dagoen. Beristain eta Norpan okindegietan aritzeaz gain, eta Euskovazza, S.L ko (kafe makinen) sortzailea ere bada. Ogiaren munduan aditu eta artisaua . Jubilatu ondoren hasi da berriro etxekoei zein jakinmina duen orori bere ezagutza eskaintzen. Oso pertsona gertukoa da eta pasadizo ugari bizitakoa.
Saiora ez duzue deus ekarri beharrik, osagaiak geuk jarriko baititugu. Bazkideentzat doakoa izango da eta bazkide ez direnek 5€ ordaindu beharko dituzte. Aldez aurretik izena ematea eskertuko dugu antolaketa errazte aldera.
Martxoaren 11an arratsaldeko 17:30etan abiatuta Laboren eskainiko duen tailerra mimo handiz prestatzen dabil eta ez dugu inongo zalantzarik asko gozatuko dugula. Beraz, gorde ondo data zuen agendan eta zatozte!!
