Datorren astean Garbiñe Larrea izango dugu gurean Kosmetikoak sendabelarrekin, udazkenean argitaratu zuen bere azken liburua aurkezten.
Kosmetika industrialaren arriskuei aurre egiteko gakoak emango dizkigu etxean geure kosmetiko propioak eginez zein erostera goazenean zertan fijatu jakinda. Geure osasunaren zaintzarako ezinbestekoa dena.
Hitzorduaren aurretik liburua eskuratzeko aukera ere baduzue Laboren bertan.
Baliatu aukera eta zatoz!! Garbiñe komunikatzaile bikaina izateaz gain, benetan jantzia dago gaian eta plazerra da beregandik ikastea.
60 laguneko aforoa dugu eta doakoa den arren, lehentasuna Laborezainok izango duzue. Izen ematea ohiko bideetatik egin dezakezue.
