Mairako lagunek harrizko errotan xehetutako irin erdi-osoarekin elaboratzen dituzte haien ogiak. Ohiko ogiek baino gatz kantitate txikiagoa dute eta hartzidura prozesu luzeagoetan oinarritzen dira eta haien etxeko legamia erabiltzen dute soilik. Modu honetan, ogiak digerigarriagoak izan daitezen. Okintza ekologikoa egiten dute soilik, lehengai guztiak ekologikoak izanik. Egurrezko labean egiten dute ogia. Proiektu familiarra da eta ekoizpen mugatua dute.
Aurten gainera haien filosofian beste urrats garrantzitsu bat egin dute errota erosi baitute udaberrian. Beraz, hemendik aurrera harrizko errotan haiek ehotako Nafarroa eta Aragoiko gariarekin elaboratutako ogia jasoko dugu: mueslya, gari haziduna eta gari hutsezkoa. Haien baloreekiko koherentzian beste urrats kualitatiboa eman dute eta pozarren daude emaitzarekin. Seguru zuek ere zaporean aldea nabarituko duzuela. Gozatu!!
