Datorren astean Valquiria eta Auria Laborezainen eskutik barazki fermentatuak egiten ikasteko tailerra izango dugu gurean. Mimo handiz prestatzen ari dira hitzordua eta haiek egindakoak dastatzeko aukera ere izango badugu ere, ideia norberak bere elaboratuak egitea izango da.
Norberak ekarri beharrekoak:
- Eskularruak
- Mozteko taula
- Laban zorrotza
- Beirazko ontzi handi eta zabalak, estalkiarekin
- Beirazko ontzi txiki eta estuak, estalkiarekin
- Film gardena
Gure kontu: barazkiak, gainerako osagaiak, baskula eta mandolina.
Esan digutenez, segurtasunagatik beirazko ontziak esterilizatzea komeni da. Horretarako, ontziak ahoa gora begira jarrita, eltze sakon batean, estali erabat ur hotzarekin (gutxienez 2,5cm haien gainetik). Ontzien inguruan tapak jarri eta borborka irakin gutxienez 10 minutuz.
Antolaketari begira, aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Barazki fermentatuak oso osasuntsuak dira beste hainbat onuren artean hesteetako mikrobiota aberasten dutelako bakteria onekin, gure liseritzeko gaitasuna areagotuz eta lehorreria, beherakoa edo heste narritagarti/irritablearen aurka babestuz. Laboren salgai ditugu baina ez dira merkeak eta horregatik eman nahi dizuegu zuen kasa etxean fermentatuak egiten ikasteko aukera.
Animatu!!