Joan den astean Birbana GKEren bidez etorritako Boliviar indigena nekazariak izan genituen bisitan Laboren. Ekonomia sozial eraldatzailearen arabera lanean ari garen hainbat proiektu ezagutuko dituzte egun hotan, Santa Cruz aldean landa inguruneari bultzada eman eta emakumeak ahalduntzeko baliagarriak izango zaizkielakoan azaldu genizkien gure egiteko moduak. Beti da motibagarria munduko beste txokoetan martxan dituzten ekimenen berri izan eta ideiak trukatzea, horregatik gustatzen zaizkigu horrenbeste horrelako bisitak. Zorte on!!