facebook instagram youtube
  • Zigor Iturrieta eta Oihana Kortazarrekin sukaldaritza saio arrakastatsua

    Urriaren bukaeran aurtengo Oiartzungo Kirol Astearen barruan arratsalde atsegina bezain interesgarria pasatu genuen Zigor Iturrieta eta Oihana Kortazarrekin. Haien arteko konplizitatea lagun mendi lasterketak, kirol errendimendua, entrenamentuak, oinetakoak, familia kontziliazioa, lehiakideen arteko harremana, elikadura, intolerantziak, etab. izan genituen hizketagai. Eta guztia porridgea, bolatxo energetikoak, humusa eta pizza prestatu bitartean. Poztekoa da herriko gazte kirolari askoren interesa piztu izana hitzorduak! Milesker bikote gure gonbita onartu eta horrelako arratsalde polita pasatzeko aukera emateagatik. Plazerra izan zen!! Eta eskerrik asko gerturatu zinetenoi, zuek ematen baitiguzue kanpo ekimenak antolatzen jarraitzeko indarra.