Joan den astean ABB Niesseneko langileek, Euskara Batzordearen 25. urteurrenaren karietara, bertako ekoizleen produktu ekologikoekin prestatutako kategoriko mokadua izan zuten. Enkarguz gure ekoizleen kalitatezko produktuekin hamaiketakoak prestatzen ditugu, zuen lantokian okasio bereziren bat tarteko, beharra izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
Bertatik bertara, euskaratik eta euskaraz elikadura burujabetzaren alde lanean dihardugu baita lantegietan ere!!