Amillubitarrek jakinarazi digutenez, lortu dute crowfundingaren helburua baita gainditu ere!
Oso pozik daudela esan digute eta eskerrak eman nahi dituzte jasotako elkartasun eta mobilizazio olatu handiagatik.
Guztira, crowdfundingean, herrietako azoketan/hitzaldietan eta zuzenean Biolurri egindako ekarpenak batuz, ia mila dohaintza eta 180.000 euro lortu dituzte. Labore Oarsoren izenean zein norbanako gisa gure dohaintzak egin ditugu.
Gure aldetik ere eskerrika eman nahi dizkizuegu deialdiari erantzun eta errifak erosi eta dohaintzak egin dituzuen Laborezainei!!