facebook instagram youtube
  • Haragi artifiziala, haragi sintetikoa, laborategiko haragia…

    ZER DA LABORATEGIKO HARAGIA?

    Hasteko, argitu behar da ez dagoela adostasunik produktu honen izenari buruz: laborategiko haragiak, haragi artifizialak, haragi sintetikoa, in vitro haragia, etab. Batzuek zalantzan jartzen dute haragi hitzaren erabilera.

    Nolanahi ere, haragi artifizial hori ez dago lotuta orain arte merkatu begetarianorako edo beganorako pentsatutako “haragien ordezko” produktuekin: soja hanburgesak, tofu saltxitxak edo seitan xerrak, besteak beste. Talde begetarianoak edo beganoak ere ez luke onartuko, arrazoi etiko eta koherenteengatik, animaliengandik datozen elikagaiak kontsumitzea.

    Izan ere, haragi sintetikoaren kasuan, prozesua animalien zelula ametatik abiatuta egiten da.

    NOLA SORTZEN DA HARAGI SINTETIKOA?

    Haragi sintetikoarentzat aitortzen den abantailetako bat da prozesuan animaliak ez direla hil behar; izan ere, animalia bizi baten muskulu-ehunaren lagin txiki bat hautatzen da biopsia motako esku-hartze baten bidez. Zelula amak, bereizteko eta ugaritzeko duten gaitasunagatik, aminoazidoekin, karbohidratoekin, bitaminekin eta mineralekin hazten dira, haien hazkuntza sustatzeko.

    Hurrengo urratsa bioerrektoreetan gertatzen da, mantenugaiak eta tenperatura, hezetasuna eta abar kontrolatutako baldintzak dituen eltze moduko batean. Helburua da zelulak hazten eta ugaltzen jarraitzea eta hiru dimentsioko zelula-masa sortzea. Muskulu-zuntz bihurtzeko estimulazio elektrikoa eta luzatze mekanikoa aplikatzen dira. Zuntzek haragiaren ehundura bera dute.

    HOBEA DA INGURUMENERAKO?

    Ekoizpen-moya oso berria denez, gaur egun ez dakigu zer eragin duen “haragi-ekoizpenaren” metodo horren industria garapenak. Oxfordeko Unibertsitateak 2019an egindako azterlan baten arabera, laborategiko haragiaren ingurumen-onurak epe luzera benetakoak izan daitezen, “energia-iraultza” bat jaso beharko litzateke, zelulaz landutako bioerrektoreek elektrizitate asko kontsumitzen dute eta.

    Ez da ahaztu behar, hala ere, gaur egun haragi “arruntaren” ekoizpenak energia eta baliabide asko kontsumitzen dituela (lurra, ura, zerealak…) hondakin asko sortzen dituela eta ingurumenean oso eragin handia duela (haragia elikagaien ekoizpenak sortzen dituen berotegi-efektuko gasen %60aren erantzulea eta abeltzaintzak bakarrik sortzen ditu emisioen %15-18-a).

    Teknologia horrek lurraren, uraren eta antibiotikoen erabilera murriztuko lukeen arren, oraindik ez dago argi berotegi-efektua eragiten duten gasen zer bolumen sahiestuko litzatekeen, zelulei elikagaiak ematen dizkieten arazketa prozesuen ondoren erregai fosil kantitate handiak sortzen baitira.

    ABELTZAINEN EZTABAIDAK

    Abeltzainak ez dute ondo ikusten teknika hori. Ingurumen-iraunkortasunari buruzko zalantzak alde batera utzita, etorkizuna zein norabidetan garatzen ari den beldur dira, EHNEko (Euskal Herriko Nekazarien Elkartea) lehendakariak adierazpen hauek eman ditu: “herria elikagai.subiranotasunera eraman beharrean, gure elikadura multinazionalen esku uzten ari gara eta haiekiko mendekotasuna dugu. Herrialdean ahalik eta elikagai gehien ekoitzi eta ahalik eta elikagai dibertsifikatuenak eduki beharrean, enpresa horiei zelula amak merkaturatzen uzten dizkiegu, beren esku utziz”.

    Bestalde, garrantzitsua da azpimarratzea azalera handietan saltzen diren haragiaren eta haragiaren deribatuen kopuru handi bat, mundu osoan ezagunak diren marka komertzialetakoak, elikagai-subiranotasunarekin eta ingurumen-iraunkortasunarekin zerikusi gutxi duten enpresa multinazional gutzi batzuetatik datozela. Horregatik, haragia kontsumituz gero, ustiategi estensiboak eta hurbilekoak hautatzea gomendatzen da.

      LANDARE-PROTEINA GEHIAGO

      Haragi sintetikoaren diskurtsioaz eta ustiapen estensiboetatik kontsumitzen den haragia aukeratzeak duen garrantziaz haratago, gogoratu behar da erakunde eta ikerketa zientifikoen gomendioa animalia-jatorriko elikagai gutxiago kontsumitzea dela eta horien ordez landare-jatorrizkoak hartzea. Bai osasun arrazoiengatik, bai ingurumenaren-iraunkortasunagatik, ezinbestekoa da haragi gutxiago jatea eta lekaleekin ordezkatzea. Kontsumitzeko gomendioen arabera, astean 3-4 aldiz baino gutxiagotan kontsumitu behar da haragia, eta lekaleak berriz, astean 3-4 aldiz gutxienez.