facebook instagram youtube
  • Glutenik gabeko molde ogia

    Laboren eskuragai

    • Irina
    • Lino haziak
    • Arrautzak
    • Gatza
    • Legamia
    • Haziak

    OSAGAIAK

    • ½ katilu gari-beltz irin
    • ½ katilu liho-irin (liho haziak ehotzen)
    • Arrautza bat eta bi xuringo
    • Gatza
    • Legamia
    • Aukerako haziak

    PRESTAKETA

    Nahastu osagai guztiak eta masa, aldez aurretik koipeztatutako silikonazko molde batera bota. Gainean gustoko dituzun haziak bota, apaintzeko. Aurrez berotutako labean sartu 180ºC-tara 25 minutuz, sukaldatu arte. Ondoren hozkailuan gorde.

    Kantitateak hirukoiztuz gero eta formatu handian egin ezkero, ogi handi bat aterako da 9 zati ingurukoa

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Irin osasuntsuak eta lihoaren hazien propietate guztiak ditu: zuntz, manganeso, B1 bitamina eta, batez ere, omega 3 gantz-azidoak. Lihoa ezinbestekoa da prestaketa honetan, testura eta hezetasuna emango baitizkio ogiari.

    Moldeko ogia prestatzea oso erraza da, ez baitu oratu beharrik, eta horrela ez duzu ezer zikintzen!