Laboren eskuragai
- Irina
- Arrautzak
- Gatza
- Espezieak
- Arroza
- Tipula
- Baratxuria
- Oliba olio birjina extra
OSAGAIAK
PRESTAKETA
Lehenengo, arrautzak perrexilarekin, gatzarekin eta piperbeltzarekin irabiatu. Gehitu arroz egosia eta nahastu. Tipula eta baratxuria gehitu. Jarri irinezko koilarakadak (arrautza handien arabera, agian irin gehiago beharko du). Kontuz, irin asko jartzen badiogu gogorregi geratzen dira. Berotu zartagi bat eta olio pixka bat gehitu. Salteatu masa pixkanaka. Amaitutakoan, limoi-zuku pixka batekin edo etxean egindako saltsaren batekin zerbitza daitezke. Proportzio horiekin 20-25 arroz-kurruskari ateratzen dira.
IRUZKIN DIETETIKOA
Glutenik gabeko arroz integraleko kurruskari hauek hamaiketako baten osagarri gisa eraman daitezke, edo beste sarrera bat izan daiteke lagunekin zaudenean lehenengo gosegarri gisa. Ezin hobea da arroz gehiegi egosten duzunerako, eta ez dakizunean zer egin horrekin.