facebook instagram youtube
  • Tortilla, patataz eta zerbaz betea ogi txigortuaren gainean

    Laboren eskuragai

    • Arrautzak
    • Zerba
    • Patata
    • Ogia
    • Gazta
    • Espezieak
    • Gatza
    • Oliba olio birjina extra

    OSAGAIAK

    • 8 arrautza
    • 300g zerba (hostoak bakarrik)
    • 2 patata
    • 4 ogi xerra
    • Gazta
    • Espeziak
    • Gatza
    • Oliba olio birjina

        PRESTAKETA

        Patatak oso ondo garbitu, zuritu eta moztu. Ondoren ur irakinetan gatzarekin batera, biguinak egon arte. Zerba orria pixka bat galdarraztatu, 2 minutu inguru. Arrautzak ontzi batean irabiatu eta espezieak eta gatza gustora bota. 

        Oliba olio pixka bat zartagi batean gehitu eta tortillak sukaldatu, oso meheak geratu dadin, krepeak balira bezalaxe. Patata egosia zerbarekin nahastu eta tortilla bakoitza bete.

        Ogi-xerrak txigortu eta tortilla betea gainean jarri, gainean gazta pixka bat jarri.

        IRUZKIN DIETETIKOA

        Errezeta hau oso ikusgarria da. Tortilla bat da baina beste modu batera egina. Ezin hobea da gosari gazi bat egiteko, hala eguna ondo hasteko, barazkiak, proteina, gantz osasuntsuak eta hidratoak jaten ditugulako. Makronutriente guztiak plater osasuntsu batean!