BARAZKI IZOZTUEK FRESKOEK BAINA NUTRIENTE GUTXIAGO DITUZTE
Izozte-prozesuak ia ez du aldatzen barazkien nutrizio-osaera. Barazkiak izoztea oso baliabide egokia da eguneroko kontsumoa ziurtatzeko, erosteko eta hauek sukaldatzeko denborarik ez dugunean.
Egia da egoste-metodoak eragina izan dezakeela barazkien mantenugai-kopuruan, bai freskoetan bai izoztuetan.
C BITAMINA ZITRIKOETAN BAKARRIK DAGO
C bitamina edo azido askorbikoa fruta eta barazki fresko gehienetan dago, kantitate desberdinetan. Fruten artean, zitrikoak (laranjak, mandarinak, etab.) C bitamina gehien dutenak dira, baina marrubiak eta beste fruitu gorri batzuk ere badira bitamina hau daukatenak: meloia, tomateak, piperra, brokolia eta espinakak.
BARAURIK LIMOI-ZUKUA HARTZEA OSO ONA DA OSASUNERAKO
Baraurik egindako limoi-zukuak ez dio onura berezirik ekartzen osasunari, eta hortzetako esmalteari kalte egin diezaioke.
Limoia, futa guztiak bezala, oso osasungarria da eta edozein jaki prestatzeko erabil daiteke: entsaladak, gisatuak, erregosiak, pastelak…
FRUTA OSORIK, ZUKUTAN EDO IRABIAKIETAN JATEA BALIOKIDEA DA
Hau gezurra da, zuku edo irabiakien kontsumoa mugatu behar da nahiz eta etxean eginak izan, azukre libreak eta zuntz gutxi daukalako. Osasungarriagoa da fruta osorik edo zatika jatea.
PORRUTIK ZATI ZURIA BAKARRIK APROBETXATZEN DA
Porrutik eta beste hainbat barazkitatik, zati berdeagoak eta haritsuagoak ere erabil daitezke, saldak, sofritoak, saltsak, txikituak, betegarriak, etab. egiteko. Normalean zaborretara botatzen ditugun zati horiek aprobetxatuz, elikagai hondakin gutxiago sortzen dira.
FRUTAK GIZENDU EGITEN DU, AZUKRE ASKO DUELAKO
Frutak, ur asko, bitaminak, mineralak eta zuntzak ez ezik, berezko azukreak ere baditu. Fruta jatea oso osasuntsua da. Murriztu behar dena, elikagaien industriak edo guk elikagaiei gehitzen dizkiegun zukuak eta azukreak dira.
Ez dago fruta bat bestea baino hobeagoa denik, denak egokiak dira, kontrakoa esaten duen osasun-arazorik ez baduzu. Beti gomendagarria da denboraldikoak eta hurbilekoak direnak lehenestea, gozoagoak eta jasangarriagoak baitira.
BAZKALDU EDO AFALDU ONDOREN FRUTA JATEA EZ DA GOMENDAGARRIA
Fruta eguneko edozein unetan jan daiteke, ordu artean, bazkaldu aurretik edo ondoren. Gure gorputza gai da elikagai asko batera digeritzeko, azken batean, elikagai guztiak hainbat susbtantzia eta mantenugaiz osatuta daudelako.
PATATAK BARAZKIAK DIRA
Ez, patatak ez dira barazkia,, tuberkuluak dira, eta ez dira barazkiak nutrizioaren ikuspegitik oso desberdinak direlako. barazkiak, nutrizioaren ikuspegitik oso desberdinak direlako. Barazkiek batez ere ura, bitaminak, mineralak eta zuntza dute. Patatak berriz, mikronutriente horiek baditu ere, bere makronutriente nagusia karbohidratoak dira.