Laboren eskuragai
- Txanpinoiak
- Arrautzak
- Kuiatxoa
- Tipula
- Baratxuria
- Oliba olio birjina extra
- Gatza
OSAGAIAK (4 pertsonentzako)
PRESTAKETA
Kuiatxoak ondo garbitu eta espageti moduan edo xafla mehe eta luzeetan moztu, mandolina batekin egin ahal dezakezu. Kuiatxo-espagetiak ur irakin gatzdunean sartu, 2 minutu inguru. Xukatu eta bota berehala ur oso hotzeko ontzi batean.
Tipula eta baratxuria xehe xehe moztu eta zartagi batean 2 koilarakada olioarekin 8-10 minutuz sukaldatu, su baxuan. Kuiatxoa gehitu nahasketari, ondo ondo nahasiz.
Perretxiko handienak zatitu eta zartagian gainerako ollioarekin sukaldatu, 2 minutuz. Gehitu baratxuri pixka bat eta beste minutu pare batez sukaldatu.
Arrautzak irabiatuko ditugu eta zartagi batean perretxikoekin batera sukaldatuko ditugu. Su baxuan utziz. Dena plater batean zerbitzatuko dugu.
IRUZKIN DIETETIKOA
Kuiatxo-espagetiak perretxiko-nahaskiarekin afari oso osasuntsu bat da, mantenugai eta zuntzez beteta, kaloria eta karbohidrato gutxirekin. Aukera ezin hobea da prestatzeko erraza eta gozoa delako.