Abian dugu aurtengo marrubi garaia. Bertako basa-marrubien garaia hasi arte oraindik ere zertxobait itxaron beharko badugu ere, itxaronaldia eramangarriagoa egiteko urtero bezala Huelva-koak jasotzen hasi gara astean hirutan, astelehen, asteazken eta ostiraletan. 1Kg-ko kaxetan jasotzen ditugu eta kaxa osoa edo pisura nahi duzuen kantitatea eskuratzeko aukera duzue. Zapore eta usain benetan ona dute.