facebook instagram youtube
  • Txitxirio kurruskarien entsalada

    Laboren eskuragai

    • Letxuga
    • Txitxirioak kontserban
    • Gazta
    • Arrautzak
    • Espezieak
    • Oliba olio birjina extra
    • Ahuakatea
    • Piperra

    OSAGAIAK

    • Piper gorria
    • Piper berdea
    • Letxuga
    • 500g txitxirio egosi
    • Greziar gazta
    • Arrautza egosia
    • Aguakatea
    • Kaiena
    • Piperbeltza
    • Oreganoa
    • Oliba-olioa

    PRESTAKETA

    Txitxirio egosiak, urarekin ondo garbituko ditugu. Ondoren oliba-olioa eta espezieak gehituko dizkiogu, ontzi batean. Ondo nahasi eta labeko erretilu batean zabal-zabal jarri eta 15-20 minutuz sukaldatu, txitxirioak kurruskariak egon arte. 

    Beste aldetik, letxuga, piperrak, aguakatea eta gazta moztu eta entsalada moduan aurkeztuko dugu. Ondoren, txitxirioak sukaldatuak daudenean, gainetik zerbitzatuko ditugu. Ondoren arrautze egosia erditik moztu eta entsaladaren gainean zerbitzatuko dugu. Errezeta hau aire-frijigailuan ere egin daiteke.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Garbantzu gisatuak ez dira urte osoan sartzen. Beroa heldu bezala, elikagai frexkoak eta preskateka errazak egitea eskatzen digu gorputzak. Beroa iritsi bezala, lekaleak alde batera uzten ditugu, horregatik, honako errezeta hau uzten dizuegu, lekale gehiago, kasu honetan garbantzuak kontsumitzeko aukera ona baita.