facebook instagram youtube
  • Txitxirioak txokolate beltzarekin

    Laboren eskuragai

    • Txitxirioak
    • Kanela
    • Txokolatea

    OSAGAIAK (6 pertsonentzako)

    • 400g txitxirio egosi
    • Kanela
    • 120g txokolate beltz (gutxienez %85)

    PRESTAKETA

    Labea 180ºC-tara prestatu. Txitxirioak urarekin garbitu eta ondo xukatu. Testura homogeneo eta kurruskaria lortzeko, azala ken dezakegu. Lan entretenigarria eta erraza da. Prest daudenean, ontzi batean txitxirioak eta kanela nahasi. Erretiluan geruza bakar batean zabaldu eta altuera ertainean txigortu 40-50 minutuz, noizean behin nahasiz.

    Erretilua labe-paperarekin prestatu. Txokolatea maria erara urtu, homogeneoa eta leuna egon arte. Ontzi batean txitxirioak eta txokolatea leun nahasi. Labe-erretiluan banatu, mendi txikiak osatuz eta hozten utzi lehortu arte.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Errezeta gozo hau ezin hobea da kapritxo osasuntsu bat nahi dugunean. Ordu artean edo energia falta dugunean jateko ideala da, bending-makinak sahiesteko. Gainera beganoa eta glutenik gabea da!