Elikadura osasungarria bereziki garrantzitsua da bizitzako lehen urteetan, izan ere, nutrizio-egoera ona eta hazteko modu egokia eskaintzeaz gain, haurtzaroan, nerabezaroan eta helduaroan mantenduko diren ohitura osasungarriak hartzen lagun dezake.
Amaren esneak, edo posible ez bada, bularreko haurrentzako prestatuek, gutxi gorabehera 6 hilabete arteko haurren nutrizio-behar guztiak asetzen dituzte. Adin horretatik aurrera, esneak elikatze-iturri nagusia izaten jarraitu behar du bizitzako lehen urtean, beste elikagai batzuk txertatuz, osasuna, hazkuntza eta garapen ezin hobea bermatzeko.
Elikagai osagarriak sartzeko ordena ez da garrantzitsua, eta gaur egun ez dago inolako justifikazio zientifikorik elikagai jakin batzuk sartzea atzeratzeko, ez eta alergenikoak izan daitezkeenak edo glutena dutenak ere. Elikagai berriak pixkanaka eskaini beharko lirateke, kantitate txikitan, tolerantzia kontuan hartuta.
Elikagaiak sartzeko egutegi honetan ikus daiteke nola eskain daitezkeen elikagaiak
Hemen duzu taula begirada bat emateko:
*1Barazkiak: ziazerbak eta zerbak 12 hilabete arte saihestea gomendatzen da. Urte batetik 3 urtera arte, gehienez 45gr/egunean.
*2Arraina: 10 urtetik beherako haurrak, haurdun dauden eta bularra ematen duten emakumeek, ezpata-arraina, enperadorea, gelba, marrazoa, mielga pikarta, katuarrain, tintoleta, lutxo eta atuna merkurioarengatik ez dute kontsumitu behar. Atuna latan dauden kontserbak saihestu behar dituzte.
*3Haragia: 6 urtetik beherakoek ez dute berunezko munizioarekin ehizatutako animalien haragia kontsumitu behar (kalte neuronalak eragin dezake).
*4Esne osoa: amaren esnerik hartzen ez badu. Behi-esnerik hartu nahi ez bada, kaltzioz aberastutako eta azukre erantsirik gabeko soja-edaria da aukerarik onena.
*5Fruitu lehor osoak: hauts moduan edo krema moduan har daitezke 6 hilabetetik aurrera.