Elikagaiak prestatzen ditugun moduak eragin zuzena du gure gorputzak haien propietateak asimilatzeko duen gaitasunarekin. Ez da berdina elikagai bat gordinik, egosita, lurrunean egina, labean errea ala frijituta jatea. Urte sasoiaren arabera ere gure gorputzak behar desberdinak izan ditzake jaten dugun hori liseritzeko. Horregatik, zuen elikadura definitzeko garaian honako aholkuak kontutan hartzea gomendatzen dizuegu: