Laboren eskuragai
- Sagarrak
- Tomatea
- Oliba olio birjina extra
- Gatza
- Piperra
- Espezieak
- Kuiluzea
OSAGAIAK (4 pertsonentzako)
• 700gr tomate
• Kuiluze 1
• Piper berde luze 1
• 2 sagar
• Oliba olio eta gatz piskat
• Baso bat ur
• Albahaka fresko hosto batzuk edo lehorra goilara txiki baten erdia
PRESTAKETA
Irabiagailuan nahastu kuiluzea, tomatea, piperra eta albahaka urarekin. Momentuan ez baduzu zopa jango, sagarra gainerako osagaiekin birrindu beharrean hobe zuku-makina batekin zukua atera eta gainerako osagaiei gehitzea edan aurretik, izan ere, sagarra oso azkar oxidatzen da. Behin guztia nahastuta dugunean oliba olio eta gatz piskat bota eta goilara batekin ongi nahastu.
IRUZKIN DIETETIKOA
Egun beroetarako oso errezeta freskoa da, barazki eta frutak erabiltzen ditugunez prestaketan ur asko, mineralak eta bitaminak barneratuko ditugu. Lehen platera gisa edateko bikaina da.