Inondik inora! Gaur egun kanela deitzen duguna eta dendetan aurkitzea ohikoa dena, dela zotzean, dela ehoa, Cassia zuhaitzaren azal deshidratatua da (Cinnamomum cassia). Zuhaitz hori Txinako hegoaldekoa da, eta Asiako hego-ekialdeko zona batzuetakoa, hala nola Birmania edo Indonesia, eta Birmania. Cassia motakoa zaporez fuerteagoa, zakarragoa, ilunagoa da eta ez da horren aromatikoa.
Propietateei dagokienez, ez dira berdinak, eta prezioak ere ez dira konparagarriak, Ceylan motakoa bost aldiz garestiagoa baita. Horregatik da errazagoa topatzen Cassia barietatekoa, bereziki hautsa forman.
Cassia eta Ceylan kanela bereizteko modua adarretan erreparatzea da. Lehenak pergamino-forma du, muturretan biribilkatua, eta Ceylan kanela baino gogorragoa eta ilunagoa da. Kanela hori modu teleskopikoan biribiltzen da, hautsi egiten da eta kolore argiagoa du.
Cassia egokiagoa da plater gaziak prestatzeko eta Ceylan berriz errezeta gozoetarako.
Dena den, Cassia neurrian kontsumitzea gomendatzen dute adituek bere osagaietan kumarina duelako, gure pisuaren kg bakoitzeko 0,1 miligramo soilik kontsumitu beharko genituzke osasunerako arriskutsua izan ez dadin (gibelean kaltea, hipogluzemia, tentsioaren jaitsiera, arnasketako arazoak,etab.). Gaiaren inguruan gehiago sakondu nahi baduzu, ez galdu honako artikulu interesgarri hauek.
Bi kanelen arteko aldearen inguruan ikertzen eta adituekin kontrastatzen hasi gara Laboren pisura eskaintzen genizuen kanela xehetuaren prezioan sekulako aldea identifikatu genuelako hornitzailearen eskaintzan. Betidanik Ceylan barietatekoa eskaini izan dizuegu baina momentu batean hornitzaileak izakinik gabe geratu eta Cassia eskaini zigunean, harritu baigintuen prezio baxuak. Une honetan, eskaintzen dizueguna Ceylan motakoa da beraz, lasai asko kontsumitu dezakezue.