Pozik iragartzen dizuegu fruta ekoizle berri batekin egin dugula zuzeneko harremana. Udako hezurdun fruta ekologikoa erosten hasi gatzaizkio (nektarina, paraguaioa, abrikota, gerezia eta baita golden sagarra ere). Galok Zaragozan ditu frutarbolak eta bere familiak ibilbide luzea du frutaren ekoizpenean. Berari esker eskaini diezaizuekegun fruta kalitate ezin hobekoa da eta prezio justuan jarri dugu zuen eskura.
Orain arte eskaintzen genizuen udako frutarekin ez geunden pozik, nagusiki Gumendiren bidez ekartzen baikenuen orain arte eta haiek frutarboletatik fruta guztiz ondu aurretik jaso eta zuzenean kamaran sartzen zutenez, garraiatu bitartean ontzen zen. Horrek sarritan zaporerik gabeko fruta eta erosi eta etxean denbora tarte laburrean hondatzea eragiten zuen. Arazoa behin eta berriz pairatuta, duela hilabete batzuk bidali genizuen galdetegian ere zuetako asko kexu agertu zarete. Kostatu zaigu alternatiba aurkitzea baina dagoeneko martxan dugu. Gure asmoa hezurdun fruta Gumendiri ez erostea da eta hortaz, Galoren fruta eskainiko dizuegu; frutarekin etorri berri denean, aniztasuna izango duzue aukeran baina egunek aurrera egin ahala, izakinen arabera, baliteke fruta motaren bat berriro etorri arte eskaini ahal izatea baina besteren bat agortuta egotea. Joango gara neurria hartzen eta eskaerak egokitzen uneoro aniztasun berbera eskaini ahal izateko, zuei, aldez aurretik, ulermena eskatzen dizuegu apustu hau ongi atera eta denok gozatu dezagun fruta bikainarekin. Kontutan izan, Gumendi astean hirutan etortzen dela eta Galo, aldiz, ekoizle txikia dela eta bere gain hartzen duela garraioa beraz, ezin da horren maiz Oiartzunaino etorri.
Galo Zaragozako Baratzea markaren sustatzaileetako bat da, joan den martxoan jarri zuten abian. Duela urte batzuk Zaragoza hiriko elikagaiak inguruko 6.000 hektareatan ekoizten ziren, baina prezioen beherakadak bultzatuta eta errelebo generazionalaren faltan, Zaragozako nekazaritzak behera egin du azken urteetan. Kopuruak beldurgarriak dira: 300-400 baratzezain izatetik gaur egun 30 besterik ez izatera pasa baitira. Eskasia, espezialitatea eta gertutasuna zaindu, babestu eta laguntzeko altxorra dela sinistuta, Zaragozako Baratzea marka sortu berri dute. Zigiluak elikagaia gehienez 50 kilometroko erradioan ekoitzia izan dela eta zirkuitu laburren bidez merkaturatua dela ziurtatzen du. Oiartzunen ere ildo beretik sortu dute HemenGuk zigilua.
Gure baloreekin bat eginez ekoitzitako fruta ekologiko bikain hau dastatzera animatzen zaituztegu!!