facebook instagram youtube
  • Orburuak patata eta bakailoarekin

    Laboren eskuragai

    • Orburua
    • Bakailao izoztua
    • Tipula
    • Ezpeletako piper purea
    • Piperra
    • Patata
    • Ardoa
    • Perrexila
    • Oliba olio birjina extra
    • Piper beltza
    • Gatza
    • Pipermina
    • Arrain salda

    OSAGAIAK
    • 6 orburu
    • Bakailo 400 gr
    • Tipula 1
    • Ezpelatako piper purea
    • Piper gorri edo berde txiki 1
    • 2 patata handi
    • Ardo txuria 120 ml
    • Arrain salda 500 ml
    • Pipermin gozoa
    • Perrexil freskoa
    • Oliba olio birjina extra
    • Piperbeltza
    • Gatza


    PRESTAKETA
    Tipula, baratxuriak eta piperra txikitu.
    Jarri kazola bat berotzen taparekin eta su baxuan, bero dagoenean olio txorrotada bat bota. Ondoren, tipula, baratxuria eta gatz pixka bat bota. Biguntzen utzi eta piperra beste gatz apur batekin gehitu.
    5-8 minutu pasata, piper purea eta piperrautsa bota eta nahastu.
    Utzi sua oso baxu, estali eta utzi 30 minutuz biguntzen, barazkiak ia karamelizatu arte.
    Bitartean, orburuak zuritu eta utzi uretan limoiarekin eta perrexilarekin eta garbitu, zuritu eta moztu zati irregularretan patatak.
    Garbitu bakailoa hezur eta azal posibleetatik.
    Barazkiak prest daudenean, patatak gehitu, sua igo eta minutu batzuk salteatu. Gehitu bakailoa, nahastu, ardoa gehitu eta utzi alkohola lurruntzen.
    Arrain salda gehitu estali arte eta pixka bat gehiago.
    Irakin, jaitsi sua, estali eta utzi su motelean egosten patatak ia prest egon arte.
    Orburuak erditik moztu eta lapikora gehitu.
    Probatu gatz puntua ziurtatzeko eta pausatzen utzi perrexil txikituarekin zerbitzatu aurretik.


    IRUZKIN DIETETIKOA
    Uste dena baino errazagoa da orburuekin errezeta desberdin egitea, gustu guztietarako errezetak egin daitezke. Plater hau ezin hobea da hotza egiten duen eta zerbait beroa jan nahi duzun egun horietan plater nagusitzat hartzeko. Osagai guztiei esker, errezeta konpletoa bihurtzen da, mantenugaiez eta mikronutrientez (bitaminak eta mineralak) betea.