facebook instagram youtube
  • Sagar eta udare konpota

    Laboren eskuragai

    • Sagarrak
    • Udarea
    • Limoia
    • Kanela

    OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT
    • 1kg sagar
    • 250g udare helduak
    • Limoi ½ baten azala
    • Kanela adar bat
    • ½ ur edalontzi (100ml)

    PRESTAKETA
    Kendu bihotzak sagarrei eta udareei.
    Moztu fruta zati txikitan eta egosi limoiaren azalarekin eta kanelarekin 100ml uretan, bigun egon arte.
    Kendu kanela adarra eta limoi azala eta txikitu irabiagailuaren laguntzarekin, nahasketa homogeneoa gelditu arte.
    Utzi hozkailuan hoztu arte eta zerbitzatu.


    IRUZKIN DIETETIKOA
    Fruta osoa eta freskoa jatea gomendatze da beti, baina konpotak aukera egokiak dira fruta beste modu batera kontsumitzeko. Gainera, fruta helduak aprobetxatzeko aukera da, horrela elikagaiak alferrik galtzea saihesten dugu.