Urtearen hasieran Elkartasun Txokoan pilatzen ari zitzaizkigun elikagai eskegien kopurua eta iraungitze epea kontutan izanik eta ikusita kosta egiten ari zaizuela bertatik elikagaiak hartzea, aterabide puntuala bilatu diegu. Horretarako, gizarteko kolektibo zaurgarri batekin harremanetan jarri gara eta bazkide baten bidez haiei bideratu zaizkie. Une honetan 60 elikagai dituzue eskegita behar duenak har ditzan.
Gogoratu elkar-zaintzarako tresna honek funtzionatuko badu, fluxua bi norantzetan ematea beharrezkoa dela, hartzaileak zein emaileak. Ikusten ari garena da, hartzaileak ez daudenez, emaileek ere emateari uzten ari diotela da. Ez al da pena ez baliatzea elkar-zaintzeko dugun erraminta potente hau?
Oraindik ez baduzue argi nola funtzionatzen duen, galdetu lasai (Dendan, telefonoz edo idatziz), zatozte Dendara eta saltseatu.
Argi duzu zer diren elikagai eskegiak?
Badakizu norentzat diren elikagai eskegiak? Ez galdu bideo labur hau.
Kapitalismoak sinetsarazi digu kontsumoa ezinbestean diru truke izan behar dela baina guk bestelako gizartea eraiki nahi dugu. Gure aurreko belaunaldiek egiten zuten moduan bestelako elkar-trukeak aldarrikatzen ditugu.