Ezin uka denboraz juxtu gabiltzan egun horietarako ongi etortzen direnik berotu eta jateko prest dauden elikagaiak. Joan den astetik Behauzeko Isakenia Etxaldeko lagunek eginiko Potimarroi krema eta Porru patata krema ditugu salgai. Garaiko barazki ekologikoekin mimoz prestatuak. Litro bateko kristalezko botiletan merkaturatzen dituzte, kontsumitzaileoi denbora aurrezteaz gain, garaiko barazkien gehiegizko ekoizpenari irteera emateko alternatiba gisa baliagarriak izanik. Isakenia Etxaldeko lagunak noizean behin soilik etortzen zaizkigunez, ez da permanenteki apaletan ikusiko duzuen produktu bat. Ekoizle txikiekin lan egiteak gure apalak astearen arabera aldatuz joatea ere badakar. Baliatu hortaz aukera!!