facebook instagram youtube
  • Kuia-krema

    Laboren eskuragai

    • Kuia
    • Azenarioa
    • Tipula
    • Oliba olio birjina extra
    • Gatza
    • Dilista gorriak
    • Kuia haziak
    • Sesamoa
    • Intxaur muskatua
    • Piper beltza

    OSAGAIAK 6 LAGUNENTZAT

    • 1 kg kalabaza
    • 2-3 azenario
    • 2 katilukada dilista gorri
    • Tipula bat
    • 1/2 litro barazki-salda
    • Oliba-olio birjina
    • Kuia haziak
    • Sesamo txuria
    • Intxaur muskatua
    • Piperbeltza eta gatza

    PRESTAKETA

    Zuritu azenarioak, garbitu eta moztu xerratan.

    Zuritu kuia eta moztu dadotan.

    Egosi tipula zuritua eta xerra mehea lapiko batean olioarekin, bigundu arte.

    Nahastu azenarioak kuiarekin, dilista gorriekin eta saldarekin.

    Estali eta utzi egosten 20 bat minutuz.

    Ondu piperbeltzarekin, intxaur muskatuarekin eta, nahi izanez gero, gatz pixka batekin.

    Txikitu, krema homogeneoa gera dadin.

    Zerbitzatzeko bota gainetik aurrez zartagian oliorik gabe berotutako kuia hazi zein sesamo ale batzuk.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Oso errezeta erraza, leuna eta gozoa, udazkenean ohikoa. Kuia, eta bereziki krema, testuragatik eta erraz digeritzen delako, oso onartua da adin guztietan.

    Barazkiz zein proteinaz osatutako platera denez, menua osatzeko gehitu zereal bat, esaterako arroza.