facebook instagram youtube

Beraska

Beraska Euskal Herriko Eztia, Xiker Salaberria Telletxea erlezainaren proiektua da. Azti Tecnalia ikerketa zentroan,laborategi teknikari gisa urtetan ibili ondoren, 2017an erlezain profesional bihurtzeko pausoa eman zuen, aspaldidanik erlezain lanetan ibili ondotik, bere benetako pasioa garatzeko. Ingurugiro osasuneko teknikaria, analisi eta kontrolean espezializatua, jakintza guzti hori erle-munduan erabiltzen du, genetika landu eta kalitate altuko produktuak eskaintzeko.

Beraska proiektua 2017an sortzen da, erlezain bezala profesional izatera emandako pausoarekin batera. Lan eta ilusio handiarekin hartutako erabakia izan zen, Xikerrek bertako erlearekin, “erle beltza”-rekin, lan egiten eta loraldi desberdinak ezagutzen pasa ditu azkeneko urteak. Erleen hazkuntzan espezializatua, hobetze genetikoan lanean, proiektu desberdinetan parte hartzen eta ERBEL-en “erle beltzaren hazleen elkarte”-ko erregin selekzionatuen hazlea da.

Kalitate ezinhobeko produktuak ekoiztea helburu hartuta, erleen selekzioa egiten du. Bai eztiaren eta baita polenaren eta propolioaren estrakzioa ere modu artisauen egiten ditu, propietate guztiak mantendu daitezen. Bere erlauntzetan argizari purua soilik erabiltzen dute, erleek sortzen duten argizaria erabili eta ziklo naturala itxiz. Honekin argizariaren kalitate ezinhobea bermatzen da erlauntzaren osasuna hobetuz.

Produktuak

  • Eztia
  • Propolioa