Aurten Oiartzungo Kirol-astea urriaren 24tik 29ra izango da eta azken urteetan egin dugun moduan, egitarauaren barruan, urriaren 25ean, asteartea, Laboren ekimena antolatu dugu. Aurreko ediziotan kirol-elikaduraren inguruan aritu izan gara baina aurten gaiez aldatzea erabaki dugu eta goi mailako kirolariak izandako bi pertsonaren arteko solasaldia antolatu dugu: Mikel Astarloza eta Jon Beloki izango ditugu gonbidatuak. Solasaldian zehar kirol profesionala uzteko erabakiaren , egindako doluaren eta eguneroko berria eraikitzearen inguruan arituko zaizkigu. Saioa arratsaldeko 17:30etan izango da, eguraldi ona eginez gero, Labore kanpoko zelaian eta, txarra egingo balu berriz, goiko hitzaldi gelan.