Maiatzaren 29rako plan bikaina proposatzen dizuegu: Versum garagardo freskoen aurkezpen eta dastaketa izango baitugu Laboren. Horretarako proiektuaren arima den Mikel izango dugu gurean. Irundarra izan arren, Pagoaldean elaboratzen ditu garagardoak modu artisauean. Dagoeneko salgai ditugun hiru garagardoez gain (horia, tostatua eta IPA), datorren astean merkaturatuko duen alkoholik gabea ere dastatzeko aukera izango dugu, aurreratu digunez zeharo harrituko gaitu.
Zatoz lagunartean arratsalde atsegina pasatzera!!



