facebook instagram youtube
  • Laborezainon Batzar Orokor parte-hartzailea

    Dagoeneko hasi gara aurtengo bazkideon Batzar Orokorrean hitz egin genituen kontuen inguruan lanean. Aurtengoa sekula baino parte hartzaileagoa izan zen eta oso eskertuta gaude. Bertaratzerik izan ez zenutenoi maiatzeko buletinarekin batera bidaliko dizuegu laburpena baina aurreratzen dizuegu proiektua sendo dagoela baina erronka mardulak ditugula esku artean kontsumo kultura berria sortzeko lanean jarrai dezagun.