facebook instagram youtube
  • Udaberriko arropa-truke azoka

    Maiatzaren hasieran Udaberriko Arropa Truke Azoka egin genuen, udazkenekoan bezala hitzaldi gela itxuraldatu genuen 2. eskuko dendaren itxura emanez eta liburuen txokoan aldagelak atonduz. Hitzordua aitzaikiatzat hartuta Oiartzun Irratian izan ginen ekimenaren inguruan azalpenak ematen.

    Gustu guztietarako jantziak izango ditugu aukeran baita jantzi berezi eta orijinalak ere, ohiko dendetan topatzen ez diren horietakoak. Oraingoan gainera mutil gehiago animatu zarete ere, poztekoa da!! Dena den, haurren zein mutilen arropa askorik ez dugunez jasotzen, pentsatzen ari gara akaso etorkizunera begira truke egun espezifikoak antolatzea, ikusiko dugu nola bideratu. Izango duzue gure berri.

    Udaberriko Arropa Truke Azokako oso oroitzapen politak ditugu. Horrelakoetan konplizitate giro ederra sortzen da bertaratutakoen artean eta gehienok armairua ederki berritu genuen. Arropa asko trukatu genuen geure artean eta irribarre batekin etxeratu ginen.

    Udazkeneko edizioan jantzien entrega eta trukea egunean bertan egin genituen baina udaberrikoan berriz, zuen eskaerari erantzunez aurreko aste guztian zehar aritu ginen jantziak jasotzen. 2. edizio honen balorazio oso baikorra egiten dugu eta uste dugu asmatu dugula jantziak aurretik jasota baina hurrengo ediziorako jantziak aurretik jasotzeko proposamena egingo dizuegu berriro ere baina jasoketa bi egunetara mugatuz.

    Gogoratu oraingo honetan erabili gabe geratutako truke-txartelak udazkenekoan erabili ahal izango dituzuela.

    Ostiralean trukatu gabe geratutako jantziak hurrengo astelehenean doan eskuratzeko aukera eman genizuen baina ez zen inor bertaratu beraz, hurrengoetan ez dugu aukera hau eskainiko. Horren ondorengo egunean itxi genuen arropa truke azokaren zikloa. Trukatu gabe geratu ziren jantziak batetik, mutilenak Donostiako Afari Solidarioak kolektiboaren bidez, kalean bizi direnei eskaini genizkien eta oso eskertuta poz-pozik hartu zituzten. Gainerakoa, aurreratu genizuen moduan, Irungo Emausen dendan entregatu genituen. Gure jantziek 2. edo 3. bizitza bat izango dute aurrerantzean ere.

    Udazkenean berriro!!