facebook instagram youtube
  • Himanthalia elongata espagetiak pesto saltsarekin

    Laboren eskuragai

    • Oliba olio birjina extra
    • Espezieak
    • Fruitu lehorrak
    • Gazta

    OSAGAIAK

    • 80g himanthalia elongata espageti
    • 8 eskukada albaka 
    • 6 baratxuri ale
    • Baso bete oliba olio
    • 250g ahuntz gazta
    • 150g pinazi

    PRESTAKETA

    20 minutuz H.elongata espagetiak egosi.

    Gazta ez ezik, gainontzeko osagaiak ontzi altu batean irabiatu, saltsa homogeneo bat lortu arte.

    Saltsa daukagunean, algekin batera nahasi eta gainetik gazta xehe-xehea gehitu.

    Dena ondo nahasi eta gatza apur bat eman.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Himanthalia elongata potasioan, kaltzioan, burdinean eta zuntzean ugaria den alga da. Espageti gisa jan ditzakegu, hauen forma baliatuz. 

    Esango diguzue zer iruditzen zaizuen, baina, guk sepia zaporea antzeman diogu. 

    Laboren “itsasoko espageti” edo “espagueti de mar” gisa aurkitu ditzakezue!