Gizarte gisa gero eta gutxiago mugitzen gara, eta epe luzera honek dakarren kaltea ikaragarria bada ere, ez gara beranduegi den arte kontu ematen. Arazo honi irtenbidea emateko jende asko kirol desberdinak egiten hasten da, gimnasioa dela, padela, pilateak, korrika, txirrindula… baina, sinpleena atzentzen zaigu: mugitzea.
Ez baita berdina mugitzea eta kirola egitea. Eta kirola egiteko tartea edukitzea garrantzitsua eta onuragarria bada ere, mugitzea are garrantzitsuagoa da osasuntsu egoteko.
Bizimodu aktibo bat edukitzea zaila da baldin eta zein lan daukagun, 8 orduz aulki batean eserita dagoenarentzat zailagoa izango da, lanean bertan mugimenduan dagoenarentzat baino. Baina lasai, badago zer egin, beti badago zer hobetu.
Arazo honi irtenbide bat eman nahian, oinez ibiltzea proposatzen dizuegu.
Kotxea hartu beharrean harat-honat oinez ibiltzea alegia, ingurugiroarentzat mesedegarria izateaz gain, gizakiontzat onuragarria da baita. Urtebete eta zer o zer gehixeago behar izan ohi dugu oinez egiten ikasteko, aldiz gaur egun badirudi heldu bihurtzen garen einean atzentzen zaigula. Edozein lekutara dela ere kotxea hartzen dugu, lanera, erosketak egitera, lagun batekin ondoko auzoan geratzen garenean, badira gimnasio edo kirolgune batera zintan oinez/korrika egitera kotxez joaten direnak ere…
Kolesterola eta diabetesa ekiditeaz gain, erlaxatzeko ere balio du, deskantsua hobetzeko, estresa gutxitzeko, aire freskoa hartzeko eta naturan denbora bat pasatzeko. Nietzsche-k zioen “ideia hoberenak paseatutakoak dira”, ideia asko zeuzkanean zein bakar bat ez zeukanean paseatzera ateratzen baitzen.
Beraz, Laboretik lanera, erosketak egitera, mandatuak egitera, lagun batekin geratu zarelako… oinez joatean edota besterik gabe paseatzera ateratzea eta oinez ibiltzea animatzen zaituztegu.




