Pozik iragartzen dizuegu Laboren Delikatetxek oiloekin eginiko produktuak eskuratu ahal izango dituzuela hemendik aurrera.
Delikatetxe Elorrion lehen sektoreari laguntzeko sortutako kooperatiba bat da, bereziki arrautzak jartzen dituzten oiloen abeltzainei laguntzeko (EuskoLabel, Reyno gourmet eta ekologiko zigilua dutenei). Oiloak errute-aldiaren ondoren hil egiten dira, baserritarrentzat kostua eraginez. Oilo horiek Andak ziurtatzen ditu animalien ongizateari dagokionez, mimoz hazi dira, behar bezala elikatu dira eta lur eta oilategian espazioa soberan izan dute eskura, behar bezala eta berez hazteko.
Gehiago irakurri: Oilo hanburgesa eta saldaOilo hauetan oinarrituta,nutrizio-balio egokiak dituzten produktuak merkaturatzen dituzte zero hondakineko eta ekonomia zirkularreko eredu bat garatuz eta haien jarduera guztia energia berriztagarrien bidez eta ahalik eta ingurumen-inpaktu txikienarekin gauzatuz.
Oiloari balioa ematea dute helburu, gure usadioentzat horren ohikoa zena tamalez egun bitxikeria bihurtu baita.
Momentuz oilo hanburgesa azenarioarekin eta oilo salda ekarri ditugu, dagoeneko eskuragai dituzue!!
Hanburgesak landa-oiloen bularkiarekin
soilik egiten dituztenez koipe gutxi eta proteina asko dute. Oilo-salda berriz, gure amonek egin ohi zuten moduan su txikian ordu luzez sukaldatua dago. Landa oiloak, tipulak, azenarioak, porruak, apioa eta gatz piskat soilik erabilita. Osagai guztiak gertuko baserritarrei eskuratuak dira.
Probatzera animatzen zaituztegu Laboreren balioak partekatzen dituzten kooperatibekin elkarlana gauzatzea posible egin dezagun!!