Pixkanaka hasi gara baliatzen Elkartasun Txokoan utzitako elikagai eskegiak. Hainbat Laborezainok hartu dugu ohitura asteroko erosketan elikagaien bat eskegia uzteko eta zertxobait kostatu bada ere, pixkanaka hasi gara hartzen ere, asko pozten gaitu. Elkartasun-tresna honek funtzionatuko badu, hartzaileak behar ditugu ezinbestean, ez soilik emaileak. Pena litzateke, bertan utzitako elikagaiak alferrik galtzea iraungitze data gainditua dutelako ezta?
Tresna ez dago pentsatuta eros-ahalmen nahikorik ez duten bazkideengan baizik eta baita erosketa guztia Laboren egin ezin duten horiengan ere. Azken hilabeteetan prezioak etengabe doaz gorantz eta horrek zaurgarriago egiten gaitu. Olioa adibidez izugarri garestitu da eta une honetan eskuragarri dituzue 2 litroko hainbat botila Elkartasun Txokoan. Kalitatezko produktu osasuntsuak kontsumitzen jarraitzeko baliatu elikagai eskegiak. Hausnarketa eta erabakia indibiduala izan daiteke baina ariketa kolektiboa da.
Gaur hartzaile izan naiteke eta datorren hilabetean emaile, bi norantzetako zaintza da. Hautsi ditzagun ohiko eskemak, ikas dezagun hartzen eta sendotu dezagun komunitatea. Ez da elkar-zaintzeko modu polita?
Norbait ezagutzen baduzue zuen inguruan bazkide dena eta ongi etor dakiokeena une hauetan tresna baliatzea, aipatu iezaiozue ekimena, eta ez bada oraindik bazkide, gonbidatu iezaiozue proiektua ezagutzera. Jarrai dezagun guztion artean gure komunitatea aberasten.
Zuetako norbaitek elikagai eskegi bat baliatzen duen aldi bakoitzak zentzua emango dio ariketari eta merezi izango du hartutako lanak.