Zituene
Oreretan kokatutako obradore txikian zereal ezberdinekin egindako pasta artisau eta ekologikoa ekoizten dute Naiara eta Ikerrek, gertuko eta garaiko lehengaiekin.
Ekonomia sozial eta eraldatzailean sinisten dutelarik, benetako alternatiba izan nahi dute bizitza itotzen duten egungo ereduen aurrean. Gertuko harreman horizontal eta parekideak eraikitzea, eta lurra eta pertsonekiko errespetutik abiatuz kalitatezko produktuak eskaintzea dute helburu.
Zituene Laboreren hastapenetik beretik gure ekoizle kuttuna da. Egiari zor, Laboreren sorrerako talde eragileko kide izan genuen Naiara bera. Elikadura burujabetzaren bidean pasta artisau ekologikoa ekoizten dute modu buruaskian beren idealekiko ahalik eta modu koherenteenean. Zituene proiektua sortzeko finantziazioa COOP57 banka etikoaren bidez lotu zuten berme komunitarioa baliatuz.
Gaur egun Zituene HemenGuk Oiartzungo ekoizleen elkarteko eta Alternatiben Oi(h)artzuna ekimeneko kidea ere bada. Honenbestez, beren pasta freskoa eta bestelako elaboratuak eskuratzeko aukera desberdinak dituzue: Oreretako beren lantegian, astelehen arratsaldetan Oiartzungo Doneztebe plazan eta HemeGuken hiruhileroko azoketan. Pasta lehorra, aldiz, Laboren ere eskuragarri duzue, eskaintza zabala dugu gaur egun. Oraindik ez baduzue probatu, aukera esku-eskura duzue.
Pastan eskaintza zabala dute bai pisura eta baita formatu ontziratuan ere: garia, espelta, koloretakoa, kurkumazkoa, sepiaren tintarekin egindako pasta, etab. Gainera forma desberdinetan egiten dute: kontxitak, espiralak, fideoak eta tallarinak, besteak-beste.
Ez galdu Sukalerrian programako Joseba ArgiƱanok Oreretako haien lantegira egindako bisita.
Ezaugarria: Ekologikoa.
Produktuak
- Pasta