facebook instagram youtube

Xole Aire

Xole Airek 2008an erabaki garrantzitsu bat hartu zuen: hamabi urte eta gero irakaskuntza mundua alde batera utzi eta Xalbadorrenea izeneko familia-etxaldera itzuli zen, geroztik abelzaitzara du bizimodu eta ogibidea. Etxalde honetan jaioa da bere aitona zena Xalbador bertsolari ospetsua.

Orduz geroztik Xolek txerriak eta ardiak hazten darama Urepeleko belardi maldatsuetan, bertako Kintoa txerriekin gehien bat; haragi freskoa, xingarra, patea, odolkiak, lukainkak, ardi esnea… saltzen ditu.

Abeltzain lanekin ez aski, makina saltsetan sartuta dago Xole: Urepeleko alkatesa, Euskal Hirigune Elkargoko eta Lurramako kide ere bada. Gainera 1938 eman zen Ezkabako ihesaldia omentzen duen GR-225an lan aparta egin du, hau berritzen eta Jovino Fernéndez omentzen duen estatua bat eraikiz (Iparralderaino iritsi ziren 3 iheslarietako bat izan zen Jovino). Jabetu izan zareten bezala, Xole bertako kultura eta ondarea, lehen lerroan, sutsuki defendatzen duen horietakoa da.

Hau guztiaren inguruan Xole bera mintzatzen entzutea merezi du, eta duela urte pare bat EITB gai guzti hauek jorratuz elkarrizketa egin zioten. Erabat gomendagarria!

Ezaugarria: Ekologikoa.

Produktuak

  • Esnea
  • Txerrikiak
  • Urdaiazpikoa