Pelu Zahar
Txiki Olaziregik Oiartzungo Gurutze Auzoan duen Peluaga Zahar Baserrian dituen oilategietan ekoizten ditu arrautzak, bere oiloek landara ateratzeko askatasuna dute zeina elikadura ekologikoarekin uztartzen den, sekulako kalitatezko arrautzak ekoitziz.
Txiki Euskaber Taldeko kide da, askatasunean bizi diren oiloak hazten eta zaintzen dituzten baserritarren taldea. Bezeroei osasunaren eta dastamenaren ikuspuntutik arrautza onenak eskaintzeko helburuarekin sortu zuten Euskaber. Horretarako, elkarrekin lan egiten dute prozesuaren hasieratik amaierara, kudeaketa, sailkapena, ontziratzea eta merkaturatzea barne hartuz. Gizarte-proiektu bat da, eta bertan, balioak, ahaleginak, onurak, eta nola ez, oiloak partekatzen dituzte. Animalien ongizatea bermatua dagoela ziurtatzen duen Anda zigilua dute.
Ezaugarria: Ekologikoa.
Produktuak
- Arrautzak