facebook instagram youtube

Paxkoteia Etxaldea

Eduard Exilar dugu Paxkoteia Etxaldeko artzai eta buru egiten duena. Duela hamar urte arte, esnea ekoiztea zen bere ogibidea, baina, 2016an erabaki garrantzitsu bat hartu zuen: ordurarteko produkzioa saldu, esnea saltzeari utzi, eta arkumea ekologikoan ekoiztea. Hau bere baloreekin lerrokatuagoa zegoelako egin zuen. Izan ere, Eduard egungo nekazaritzaren eta abelzaintzaren egoerarekin kezkatuta dago, eta jasangarritasuna bermatzeko hainbat ekimenetan parte hartu du, LURZAINDIA sortzen lagundu zuen batik bat.

Paxkoteia etxaldea Lohitzun kokaturiko baserria da, 40 hektarea inguruko lursaila izateaz gain, 3,5 hektarea arto ekoizteko bideratzen ditu. Arkumeak jaio eta bi egun pasata, aske uzten amarekin belardietan bizitzen; honi esker lortzen duen aragia gorriagoa da eta hainbeste gantzik gabekoa.

Paxkoteia etxaldeko egunerokoaren inguruan, eta arkumeen inguruan gehiago jakin nahi baduzue, horra hor Eduardi egindako elkarrizketa, eta baserriko ingurua ezagutzeko egin zuen ate irekien bideoa.

Ezaugarria: Ekologikoa.

Produktuak

  • Arkumea