Olatxuko Laboreak
Haizea Bengoetxeak Nekazaritza Ingeneritza amaitutakoan, ikasitakoa sakontzea helburu hasi zen etxe inguruko (Olatxu baserriko) zuhaitzek emandako fruituekin kontserbak egiten 2011an. Bi urte geroago Gamiz-Fikan fruta arboldun lursail bat aurkitu zuen eta beratara joan zen bizimodu berria jorratzera.
Bertan hasi zen garaian garaiko uztarekin marmeladak, barazki pateak eta saltsak egiten. Eta aipatzen duenez, kalitatezko produktu bat ekoiztearen atzean dagoen lana baloratzen ikasi du geroztik; Haizeak kalitatea lehenesten baitu. Horretarako badaki kalitatezko lehengaiak erabili behar dituela, baina, ez dela aski. Mimoz ekoitzi behar da, eta errezetak etengabean hobetzen joan dela aitortu du.
Marmeladak egiterakoan batik bat, fruta onduegia erabiltzean berezko zaporea galtzen dela ikusi izan du, zapore gozoegia hartzen baitu. Hau dela eta, ikasi du baldin eta zein produktu ekoitzi nahi duen noiz jaso behar duen uzta. Baita ale onduegiak ale freskoagoekin nola tartekatu, zenbat azukre gehitu (edo ez gehitu) marmelada bakoitzari, zenbat ur erabili eta zenbat denboraz egosi, zenbat denbora utzi marmelada ontzen potoan; limoia, currya, kanela, gatza edota produktu bakoitzarekin zein osagai erabiltzea komeni den.
Etxeko errezeta kutsu hori Sukalerria telesailean egin zuen azenario eta curry patean ikusi daiteke!
Produktuak
- Saltsak
- Mermeladak
- Patea


