Loregorri
Loregorri hilerokoa eta ziklizitatea lantzen duen proiektua da: psikologia, artea eta hezkuntza uztartzuz. Gorputz menstrualetik gorputz menstrualetara. Autoezagutza, gorputz eta jakintzen dekolonializazioa, zaintza eta pedagogia popular-feministatik sortzen dute. Beti ere, ikuspegi sozio-psiko-bio-anbientalean oinarrituz.
Hiru alor jorratzen dituzte:
1) BLOGA: Bertan hilerokoaz edota ziklizitatearen gaineko dibulgazio lana egiten dute (@Lore.gorri F: Loregorri)
2)TAILERRAK: galderak sortuz, inkomoditateak goxatuz eta pedagogia feminista-popularraz jabe eginez elkarrekin erantzunak edota tresnak eraikitzen dituzte.
3)OIHALEZKO KONPRESAK: kotoizko telekin eginda daude. Banan banan josten dituzte mimo handiz.
Loregorri proiektua hobeto ezagutzeko ez galdu Txorienen eginiko elkarrizketa hemen.
Ezaugarria: Naturala.
Produktuak
- Konpresak