facebook instagram youtube

Josenea

Irabazi asmorik gabeko erakundea, pertsonekin eta pertsonentzat lan egiteko. Arrazoi desberdinengatik, zailtasun handiagoak dituzten pertsonei lan merkatuan sartzea errazteko helburua du.

Bere eginkizun nagusia langileei zubi-lana edo tranpolin funtzioa egite da, Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuarekin elkarlanean.

Josenea gizarteratze eta laneratze zentro gisa sortu da, eta helburua da gizartean bazterturik dauden pertsonak gizarteratzea, enpresa proiektu txikiak sortuz. Egiten diren jarduerek gizarte- eta ingurumen-balio handia dute, produktuen kalitatean, langileen duintasunean eta jasangarritasun ekonomikoan oinarritua.

Gizarteratzearen eta laneratzearen helburu nagusia bete ahal izateko, jarduera iraunkor baten aldeko apustua egin zuten, ingurumena errespetatuko duena eta, aldi berean, lurraldearentzat aberastasun-iturri izan daitekeena: landare aromatikoen eta sendabelarren laborantza ekologikoa. Joseneatik uste dute langabezia dela gizarte-bazterketa eragiten duten arrazoi nagusietako bat.

Josenea Nafarroako landa-eremu batean kokatu da, Irunberrin, zehazki. Laborantzako lurrak eta berotegiak Bordablanca inguruan daude, Irati ibaiaren ertzean.

Horrelako baliabideak Iruñerrian kontzentratzen dira, landa-ingurunearentzat desabaintaila suposatuz, horregatik erabaki zuten Iruñerritik kanpo kokatzea eta aukeratutako jarduerak oso ondo egokitzen zaizkielako haien enpresan lan egiten duten pertsonei.

Ezaugarria: Ekologikoa.

Produktuak

  • Infusioak